2021(e)ko apirilakren 2(a), ostirala

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 


Irakurtzen dugunean, gure gogoak hegan.
Idazten dugunean, gure hatzak kantan.

Hitzak danbor-hots eta txirulak dira orrialdean,
txori kantariak hegaldaka eta elefanteak tronpeta jotzen,
ibaiak isurian, ur-jauziak erortzen,
tximeletak jirabiraka
zeru goian!

Hitzek dantzara gonbidatzen gaituzte…
erritmoak, errimak, bihotz-taupadak,
apatx- eta hego-hotsak, ipuin zahar eta berriak,
fantasiazkoak eta errealak.

Etxean goxo zaudela
edo lasterka zoazela mugen gaindi
lurralde berri eta hizkuntza arrotz baterantz,
zureak dira istorioak eta poemak.

Berbak partekatzen ditugunean, gure ahotsak
etorkizunaren, bake, alaitasun
eta adiskidetasunaren musika,
itxaropenezko melodia,
bihurtzen dira.

Margarita Engle-tiko idazkia
Roger Mello-ek Ilustratuta
Itzulpena: Iñaki Mendiguren


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...