2021(e)ko apirilakren 23(a), ostirala

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Gaur, apirilaren 23an, LIBURUAREN EGUNA ospatzen dugu.

Hori dela eta, ikastolan, aste osoan, egunero goxo-goxo irakurtzen denbora tarte bat ematen dugu.

Aurten GIANNI RODARI handiari eskaini nahi diogu gure ospakizuna. Horregatik, eskola osoan irakasle nahiz ikasleek ipuin zoragarriak elkarri kontatuko dizkiote.

LIBURUAREN EGUN ZORIONTSUA PASA EZAZUE ETA FAMILIAN IRAKUR EZAZUE!!

BIDEO HONETAN, GURE OPARITXOA


2021(e)ko apirilakren 2(a), ostirala

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 


Irakurtzen dugunean, gure gogoak hegan.
Idazten dugunean, gure hatzak kantan.

Hitzak danbor-hots eta txirulak dira orrialdean,
txori kantariak hegaldaka eta elefanteak tronpeta jotzen,
ibaiak isurian, ur-jauziak erortzen,
tximeletak jirabiraka
zeru goian!

Hitzek dantzara gonbidatzen gaituzte…
erritmoak, errimak, bihotz-taupadak,
apatx- eta hego-hotsak, ipuin zahar eta berriak,
fantasiazkoak eta errealak.

Etxean goxo zaudela
edo lasterka zoazela mugen gaindi
lurralde berri eta hizkuntza arrotz baterantz,
zureak dira istorioak eta poemak.

Berbak partekatzen ditugunean, gure ahotsak
etorkizunaren, bake, alaitasun
eta adiskidetasunaren musika,
itxaropenezko melodia,
bihurtzen dira.

Margarita Engle-tiko idazkia
Roger Mello-ek Ilustratuta
Itzulpena: IƱaki Mendiguren


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...