2021(e)ko otsailakren 1(a), astelehena

CHARLES CHAPLIN-en "THE KID" pelikulak 100 urte bete ditu

 

Charles Chaplin, zine zuzendari eta aktore handiaren pelikula famatuenetarikoak 100 urte beteko ditu otsailaren 6an.

1921ean filmatu zuen eta emozioz beterik dago, horregatik ez da inoiz modaz pasako.

Pelikularen argumentua abandonatutako ume bati buruzkoa da. Charlot-ek adoptatuko du eta hortik aurrera biok abentura parregarriak zein negargarriak biziko dituzte.

Pentsatu dezakegu filme honetan Chaplinen haurtzaroko bizipenak agertzen direla. Gehiago jakin nahi baduzu bere bizitzari buruz irudian ikusten duzun liburua eskuratu dezakezu eskolako liburutegian.

Eta pelikula ikusteko gogoa piztu bazaizu, hemen daukazu. Ondo pasa!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...