2021(e)ko otsailakren 11(a), osteguna

OTSAILAREN 11, EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

 2016 urteaz geroztik, EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN EGUNA ospatzen da, zientzia eta teknologian aurrera egiteko lan egin duten emakume guztien omenez.

ALEJANDRIAKO HIPATIA lehenengo emakume zientzialaritzat hartzen da, emakume aparta benetan.


Liburu honetan Hipatiari buruzko datu batzuk aurkitu ditugu. Hemen hasiera besterik ez dizuegu jarri.

Eta beste emakume asko azaltzen dira. Animatu irakurtzera!



2021(e)ko otsailakren 1(a), astelehena

CHARLES CHAPLIN-en "THE KID" pelikulak 100 urte bete ditu

 

Charles Chaplin, zine zuzendari eta aktore handiaren pelikula famatuenetarikoak 100 urte beteko ditu otsailaren 6an.

1921ean filmatu zuen eta emozioz beterik dago, horregatik ez da inoiz modaz pasako.

Pelikularen argumentua abandonatutako ume bati buruzkoa da. Charlot-ek adoptatuko du eta hortik aurrera biok abentura parregarriak zein negargarriak biziko dituzte.

Pentsatu dezakegu filme honetan Chaplinen haurtzaroko bizipenak agertzen direla. Gehiago jakin nahi baduzu bere bizitzari buruz irudian ikusten duzun liburua eskuratu dezakezu eskolako liburutegian.

Eta pelikula ikusteko gogoa piztu bazaizu, hemen daukazu. Ondo pasa!


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...