2020(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

IRAKURKETA TXOKOA: ARRAROA... eta gehiago

Kaixo, gaurko ipuina, ARRAROA. Ez dakit arraroa irudituko zaizuen, esango didazue.
Ipuinaren ondoren, olerkitxo zoroak eta asmakizunak.
Gozatu liburuekin!



2020(e)ko maiatzakren 26(a), asteartea

29 IPUIN ZORO.... ETA GEHIAGO

Kaixo, gaur txoko honetan oso idazle xelebrea gogora ekarri nahi dizuet: Ursula Wölfel. Bere ipuinak munduko hizkuntza askotan irakur daitezke, euskaraz ere bai.
Ipuinaren ondoren, olerkiak eta asmakizunak.
Ondo pasa!!


Eta ipuin bat gutxi iruditu bazaizue, hona hemen beste hiru.

2020(e)ko maiatzakren 21(a), osteguna

MAITE DITUGUN IPUINAK: NEU NAIZ EDERRENA

KAIXO!! GAUR MARIO RAMOS-EN IPUIN BAT, SUPER SUPER POLITA!
NEU NAIZ EDERRENA
HAINBESTE GUSTATZEN ZAIGUNEZ ETA HAINBESTE ALDIZ IRAKURRI DUGUNEZ, OSO ZAHARTUA DAUKAGU LIBURUA, BAINA EZ DU INPORTA.

EA NOR ANIMATZEN DEN MARRAZKI BAT BIDALTZEN!!



ENEKO BERRIZ ANIMATU DA MARRAZKI BAT EGITEN!!
ESKERRIK ASKO, ENEKO!!

2020(e)ko maiatzakren 20(a), asteazkena

IRAKUR-TXOKOA: TXERRITXO

Gaurko ipuina, TXERRITXO. Arnold Lobel-ek testua eta irudiak egin zituen. Pamiela-Kalandraka-k argitaratu du.

Horrela hasten da TXERRITXO:



Bukaera irakurtzeko gogoa? Animo, txapeldunak!


2020(e)ko maiatzakren 15(a), ostirala

ERROTARIAREN TXAKURRA ETA TXORI KANTARIA 2. zatia

Aurreko astean agindu bezala, hemen duzue ipuinaren bukaera. Eta ipuina eta gero, zerbait gehiago.
Ea zuetako batzuk idazten didazuen!

2020(e)ko maiatzakren 14(a), osteguna

IKASBIDEKO ARTISTAK

IKUSI AL DUZUE AZAZKALO IPUINA?
BEGIRA ZER MARRAZKI BIDALI DIDAN 5 URTEKO GELAKO ENEKOK. MUNDIALA DA!
ENEKO, ZU BAI ARTISTA!

2020(e)ko maiatzakren 12(a), asteartea

MAITE DITUGUN IPUINAK: AZAZKALO

GAUR, DENONTZAT, BAINA BEREZIKI HH4 ETA HH5 GELETAKO LAGUNENTZAT, ASKO GUSTATZEN ZAIDAN IPUIN BAT IRAKURRIKO DUT:
  AZAZKALO
MARGARITA DEL MAZO-K IDATZI DU ETA CHARLOTTE PARDI-K EGIN DITU MARRAZKIAK.
ONDO PASA!!!


2020(e)ko maiatzakren 11(a), astelehena

LIBURUAREN EGUNEKO PROGRAMAK 6. MAILAKO IKASLEEN ESKUTIK

Liburuaren Egunerako, Lengua Castellana arloan, 6. mailako ikasle batzuk programa original eta dibertigarriak proposatu dizkigute.
Hurrengo urteetan kontuan izango ditugu zuen ideiak. Mila esker!

2020(e)ko maiatzakren 6(a), asteazkena

JUAN KRUZ IGERABIDEren BISITARIK GABE

Urtero 4. mailako ikasle eta irakasleek IDAZLEAK IKASTETXEETAN programan parte hartzen dute.

Aurten Juan Kruz Igerabidek egin behar zigun bisita, baina zoritxarrez hau ere bertan behera geratu zaigu.

Hau dela eta, bere liburu bat ekarri dizuet  eta elkarrekin irakurtzeko proposamena luzatu nahi dizuet.

2020(e)ko maiatzakren 5(a), asteartea

IRAKUR DEZAGUN: GURE HIZTEGI MAGIKOA

Gaur, oso ezaguna duzue ipuin bat ekarri dizuet: GURE HIZTEGI MAGIKOA,
asko maite dugun Pello Añorga idazle eta ipuin kontalariak asmatua. Irakurtzeko ezezik, jolasteko ere balio du.
Denok irakurtzera!!!!!



2020(e)ko maiatzakren 3(a), igandea

KOMIKI KLASIKOAK: OLE BILDUMA

Bruguera argitaletxeak OLE bilduma atera zuen 1971. urtean. Izugarrizko arrakasta lortu zuen eta oraindik ere bildumako komikiak gustatzen zaizkigu.
Ole bilduman honelako komikiak argitaratu zituzten: Mortadelo y Filemón, Zipi y Zape, Pepe Gotera y Otilio, 13 rue del Percebe eta beste asko eta asko.

Hurrengo irudian KLIK eginez online irakurtzeko aukera izango duzu. Barre egiteko prest?
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...