2020(e)ko apirilakren 29(a), asteazkena

MUSIKA ETA LIBURUAK, BAT. ALEN ETA BELDAR GOSETIA

MUSIKA KLASEAN, LIBURUAREN EGUNA ZELA ETA, LIBURUAK ETA MUSIKA BATZEKO PROPOSAMENA LUZATU ZUEN NAGORE IRAKASLEAK.
ETA BEGIRA ZE ARTISTAK DAUDEN IKASBIDEN! IZUGARRI GUSTATZEN ZAIGU!
(IkasMUSIKAbide blogetik hartua)


BELDAR JATUNA, ALEN ETA BERE GURASOAK from nagore musika on Vimeo.

2020(e)ko apirilakren 26(a), igandea

GAUR KALERA!

KAIXO, TXAPELDUNAK!
Gaurtik aurrera kalera atera ahal izango duzue, baina oso garrantzitsua da arau batzuk betetzea. Irakurri!


2020(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

LIBURUAREN EGUNEAN, IKASBIDE IKASTOLAREN OPARIA

LIBURUAREN EGUNA ETXEAN!

Apirilaren 2an, Haur Liburuaren Egunean, zuen partehartzea eskatu nizuen, guztion artean ospakizun birtuala egiteko asmoz.

Hemen duzue zuek emandakoaren fruitua, Liburuaren Egunean, momentu aproposagoan, ezin. Artista mundialak ditugu gure ikastolan.

Irudian KLIK egin eta gozatu!!


Bideoak tamaina handian ikusi nahi badituzu, joan zaitez 
KLIK 2 ORRIALDERA
Han ikusi ahal izango dituzu argazki eta bideo guztiak.


LIBURUAREN EGUNEAN, 
DONOSTIA KULTURA ETXEAN

Donostia Kulturak irakurtzera gonbidatzen gaitu. 
Begira ze programa prestatu duen gaurko ospakizunerako!
KLIK egin ondoko irudian
Mikel Casal ilustratzaileak diseinatu du egunaren irudia.



2020(e)ko apirilakren 22(a), asteazkena

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

EUSKARAZ GEHIAGO HITZ EGIN NAHI DUZU?
Euskaraldirako motorrak berotzen hasi behar ditugunez, bi asteko entrenamendua proposatzen da.

ZER EGIN BEHAR DUGU?
Apirilak 21-23, hausnarketa: nola hitz egiten dut etxekoekin eta etxetik harremana dudanekin?
Apirilak 24-30, entrenamendua: proposamen bat egingo da egunero, hizkuntza ohiturak aldatzeko edo finkatzeko.
Maiatzak 3, ekimen bateratua.

2020(e)ko apirilakren 20(a), astelehena

2020(e)ko apirilakren 17(a), ostirala

URDAIBAI BIRD CENTER, EGUNERO ZUZENEAN

Urdaibako paduran dauden hegaztiak ikus daitezke, bertan jarri dituzten kamerei esker. 24 orduz ikus daiteke hango natura, baina ondorengo ordutegian azalpenak ematen dituzte:
11:00 eta 18:00etan gaztelaniaz
11:45 eta 18:45ean euskaraz

Informazio gehiago BIRD CENTER webgunean.

2020(e)ko apirilakren 16(a), osteguna

ALICIA Y EL CORONAVIRUS

Salvador Macip, idazlea, eta Emilio Urberuaga, ilustratzailea, elkartu dira egoera berezi honetako ipuin bat egiteko: Alicia y el coronavirus.
Flamboyant argitaletxeak gure esku jarri du liburua (klik egin irudian)
Zuentzat opari!

2020(e)ko apirilakren 13(a), astelehena

APIRILAREN 13a, MUSUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


ROCIO BONILLA, idazle eta ilustratzailea, liburu honen egilea da.
Katalana da.
Patxi Zubizarretak euskarara itzuli du.


2020(e)ko apirilakren 6(a), astelehena

PRINTZE TXIKIA, 77 URTE

Printze txikia (Le Petit Prince) Antoine de Saint-Exupéryk frantsesez idatzitako liburua da. New York-eko hotel batean zegoenean idatzi zuen eta Estatu Batuetan argitaratu zen lehen aldiz, 1943ko apirilaren 6an.
Gaur egun 250 hizkuntzetara itzuli da.
Liburuan idazleak berak egindako marrazkiak ageri dira.



Antoine de Saint-Exupéry Lyonen (Frantzian) jaio zen 1900 urtean. 1920an Aireko Indarrean soldadutza burutu zuen eta, harrezkero, hegazkintza bere pasiorik handiena bihurtu zen. Gero kazetaria izan zen, baina II. Mundu Gerran berriz hegazkinak gidatu zituen. 1944an bere hegazkina Mediterraneo itsasoan hondoratu zen.


2020(e)ko apirilakren 4(a), larunbata

OPORRETAN... ZINEMA EUSKARAZ

Opor berezi hauek iritsi dira. Etxean ordu batzuk pasatzeko EITBk eskaintzen digu zinema euskaraz ikusteko aukera. Pelikula batzuk helduentzat eta beste batzuk haurrentzat.

KLIK egin ondorengo irudian


2020(e)ko apirilakren 2(a), osteguna

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat aukeratzen ditu, mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin ditzaten.

Aurten ESLOVENIAri egokitu zaio babeslea izatea.
Peter Svetina idazleak idatzi du 
Hitz-gosea izenburua duen mezua.
Damijan Stepancic ilustratzaileak ikusten duzuen kartela marraztu du.


HITZ-GOSEA
Ni bizi naizen tokian, zuhaixkak apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran berdetzen dira. Handik gutxira, tximeleta-krisalidaz betetzen dira, eta kotoizko bolatxoak edo azukre-kotoiak ematen dute. Pupek hostoz hosto irensten dituzte zuhaixkak, biluzik utzi arte. Garatzen direnean, tximeletak hegan ateratzen dira, baina zuhaixkak ez dira suntsituta geratzen. Uda iristean, berriro berdetzen dira, eta horrela behin eta berriz.

2020(e)ko apirilakren 1(a), asteazkena

HANS CHRISTIAN ANDERSEN

Bihar HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu,
HANS CHRISTIAN ANDERSEN idazlearen omenez.
Ipuin asko asmatu zituen, 100 baino gehiago, adibidez:
Ahatetxo itsusia
Enperadorearen jantzi berria
Sirenatxoa
Berunezko soldadutxoa.....

Esan gurasoei kontatzeko!

Andersen eta bera bizi izan zen garaia pixkat ezagutu nahi baduzue KLIK egin ondoko irudian:


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...