2020(e)ko otsailakren 17(a), astelehena

GURE GOMENDIOA: HACHIKO



HACHIKO, itxoiten zuen txakurra. 
Idazlea: LLUIS PRATS
Ilustrazioak: ZUZANNA CELEJ
Argitaletxea: LAGALERA

Liburu honek txakur baten benetako istorioa kontatzen du. Istorio hunkigarria eta ilustrazio ederrak.

Ueno irakasleak txakurkume bat hartzen du bere alabarentzat. Baina irakasleak espero ez zuena, laster bera eta txakurraren artean oso harreman berezia sortuko da. Hachiko goizero tren geltokira laguntzen dio eta arratsaldero bertan itxoiten du. Egunero, hilero, urtero. Mugarik gabeko maitasuna. Egun batean...






2020(e)ko otsailakren 6(a), osteguna

GAURKO GOMENDIOA: KORRI, KURU, KORRI!


KORRI, KURU, KORRI!

2019ko "Euskadi Literatura Saria" Haur eta Gazte Literaturaren atalean.
Haur Literaturako "XXIX. Ala Delta Saria"

Idazlea: PATXI ZUBIZARRETA
Argitaletxea: IBAIZABAL


Erorketa baten ondorioz, Nora ospitalean sartu da eta han Kuru ezagutuko du. Bere istorioa tristeegia iruditzen zaio eta, horregatik, nahiago du ez kontatzea. Hori dela eta, 1827an Egiptotik Parisera Frantziako errege-erreginei Mehmet Ali pashak egindako opari moduan bidaiatu zuen jirafaren istorioa kontatu dio. Bidaia horretan, Atir, bizitzan bakarrik dabilen eta azkenean elkarrekin banaezin bihurtuko diren haurra izango du lagun.

Edenek eta Naiarak liburuaren zati bat eskaini digute:



Korri, Kuru, korri! from Liburutegia Ikasbide on Vimeo.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...