2018(e)ko otsailakren 21(a), asteazkena

OTSAILAK 21, AMA HIZKUNTZAREN EGUNA

Otsailaren 21ean AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.
Zer da ama hizkuntza? Umetan, 3 urte bete arte, ikasten den lehenengo hizkuntza da.
Urtero UNESCOk antolatzen du, kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatu asmoz.

TOSTA BANDA musika taldea 7 lurralde hauetako musikariek osatzen dute: Eskozia, Galizia, Frisia, Gales, Kornualles, Euskal Herria eta Irlanda.

2018(e)ko otsailakren 19(a), astelehena

IRAKURKETA DIGITALAREN KLUBA: USOA, HEGAN ETORRITAKO NESKATOA

Martxoaren 9an Irakurketa digitalaren klubaren edizio berria abiatuko da, Donostiako Haur Liburutegi Nagusian. Aukera ona 4. eta 5. mailako umeak irakurketara modu ludikoan gerturatzeko. Tabletak lagun izango ditugu proiektuan.


Hilean bitan, ostiraletan. Martxoak 9 eta 23; Apirilak 13 eta 27; Maiatzak 11 eta 25. 18:30-19:30.
Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila)

Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, telefonoa).

2018(e)ko otsailakren 2(a), ostirala

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


EL ANIMALARIO VERTICAL DEL PROFESOR REVILLOD

Idazlea: MIGUEL MURUGARREN
Marrazkilaria: JAVIER SÁEZ CASTÁN
Argitaletxea: FONDO DE CULTURA ECONÓMICA

Jolasteko liburu berezi bat da, animaliak nahastu daitezke eta izaki arraroak sortu, izen berri bat emanez izaki berriari. Adibidez, PINFANATION (pinguino-elefantea-sagua). Marrazkiak oso bereziak dira.

Dena gustatzen zait, testuak, marrazkiak, bukaerako orrietan datozen jokuak, etab.

Liburua gomendatzen dizuet oso oso oso berezia delako.

 GARI LH4


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...