2016(e)ko ekainakren 17(a), ostirala

UDAN ERE IRAKURTZEN

Ikasturtea amaitu eta ondo merezitako atsedena hartzeko garaia iritsi da.

ONDO ONDO PASA OPORRETAN!!!!

Eta gustura irakurtzeko denbora izango duzuenez,
hemen dituzue hiru irakurketa gida, handi eta txikientzako gomendio pila batekin. Irudian KLIK egin gidak ikusi ahal izateko.

GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK
 BEGEL UDA 2016

DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIAK
 IRAKURLEE UDA 2016

ARAMAIO, ARETXABALETA, ARRASATE, BERGARA, ESKORIATZA, LEGAZPI ETA O√ĎATIKO UDAL LIBURUTEGIAK
 BIBLIOPORRAK UDA 2016



2016(e)ko ekainakren 16(a), osteguna

IKASTURTE HONETAKO IRAKURLE AMORRATUAK

Ikasturte honetan inoiz baino liburu gehiago mailegatu dira.
ZORIONAK ikasle, irakasle eta familia guztioi!


Eta zein geletan mailegatu dira liburu kopuru handien?






LH 1B
1. ZIKLOKO TXAPELDUNAK















LH 4A

2. ZIKLOKO TXAPELDUNAK













LH 5A
3. ZIKLOKO TXAPELDUNAK












HH 3 urte A
HAUR HEZKUNTZAKO TXAPELDUNAK




2016(e)ko ekainakren 13(a), astelehena

SALBA DITZAGUN ESKOLA LIBURUTEGIAK


Duela 20 urte ACEX Programa sortu zen. Programa honek, eremu desberdinak ditu, haien artean ESKOLA LIBURUTEGIAK. Gipuzkoan 65 ikastetxe publiko baino gehiagotan bideratu da programa, nahiz eta ez guztietan baldintza berberetan. Honi esker, eskola publiko horietan, bertako irakaslea den liburutegi arduradun bat izan dugu urte hauetan.
Hezkuntza Sailak 2016-17 ikasturterako, kolpe batez ezabatuko ditu aurtengo ikasturtean lanaldi erdiz aritu izan diren ikastetxeetako liburutegi arduradunen lanpostuak. Ondorioz, datorren ikasturtean Gipuzkoan 30 eta Bizkaian 60 liburutegi itxiko dira eta, urte gutxitara, eskola liburutegi guztiak desagertuko dira, erosi eta katalogatutako milaka liburuekin, beste milaka asmo eta ametsekin batera.

ESKOLA LIBURUTEGIEN ALDE SINATU
El Casal ikastetxeko Burdin Guraso Elkarteak eskola liburutegiak babesteko sinaduren bilketarako ekimen bat martxan jarri du. Mesedez, ondorengo estekan klik eginez zure sinadurarekin lagundu ezazu:

2016(e)ko ekainakren 10(a), ostirala

IKASBIDEKO BI IKASLE KOLDO MITXELENA SARIETAN AIPATUAK





Poz handiz jakin dugu MANEX ARANZADI eta GORKA LAMAS ikasleak Koldo Mitxelena sarietan aipatuak izan direla.
ZORIONAK BIOI!!!

Eta meriturik ez zitzaiela falta frogatzeko, hemen irakur ditzakezue haien lanak:








MANEXEN OLERKIAK

Txorien hegaldia

Txoriak hegan,
jaioberriak habian
ikasten hegan.
Haizeak txoriak eramaten;
Zabalegin denak elkartzen.


Ohe gaiztoa

Uffff! Azkenik atera naiz
preso eduki nauen ohetik.


GORKAREN IPUINA

Aitor Goromendiren istorioa

Bazen behin Aitor Goromendi izeneko mutiko bat, jatorra, ile horiko eta begi urdinekoa zen. Euskal Herrian bizi zen, hamar urte zituen Euskal Herritik joan zenean, Guda zibilarengatik. Guda zibilaren hasieran Erresuma Batura joan ziren bere gurasoak eta Aitor. Aita zientzialaria zen eta ama okina. Aitak Erresuma Batuan ez zuen zientzialari lanik aurkitu eta liburuzain bezala aritu zen.

2016(e)ko ekainakren 8(a), asteazkena

CASTILLO SUAREZ IKASBIDE MEDIATEKAN

Maiatzaren 31an Castillo Suarez idazlearen bisita izan genuen. 4. mailako ikasleekin mediatekan egon zen. Gustura aritu ziren, galderak eginez eta idazle lanetan.

Bideo honetan ikus dezakezue gure ikasleek, bisitaren ondoren, kontatu digutena


CASTILLO SUAREZ from Liburutegia Ikasbide on Vimeo.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...