2016(e)ko otsailakren 21(a), igandea

GUSTATZEN AL ZAIZU PAPIROFLEXIA?

Gure liburutegian papiroflexia liburuak oso famatuak dira eta denbora asko pasatzen dugu horrelako lanak egiten, baina zail samarrak iruditzen zaizkigu.
Hiru txapeldun hauek lortu dute 2. zailtasun maila duen lore polita egitea. Zorionak!

2016(e)ko otsailakren 14(a), igandea

IRAKURKETA KLUBA

Aurten 4. mailako LAGUN TALDE IRAKURZALE AMORRATUA dugunez, IRAKURKETA KLUBA antolatu dugu.
Klubak ostegunetan 14:15ean elkartzen da eta ekintza asko egiten ditugu, hori bai, beti maite ditugun liburuekin lotuta.

Hau da irakurketa kluba osatzen duen ikasle talde jatorra.


Hemendik aurrera taldearen ekintzak IRAKURKETA KLUBA ORRIALDEAN ikusi ahal izango duzue.

2016(e)ko otsailakren 10(a), asteazkena

IKASBIDE MEDIATEKAN, MOZORRO TAILERRA




Ikasbide Mediatekan izugarri gustatzen zaizkigu eskulan liburuak, ezta?
Oraingo honetan hau erabili dugu gure mozorroak prestatzeko.






Ondorengo argazkietan gure lanaren emaitza ikus dezakezue:





Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...