2015(e)ko martxoakren 14(a), larunbata

YOLANDA ARRIETA IKASBIDE MEDIATEKAN


Martxoaren 11an, 4. mailako ikasleek saio polita izan zuten Yolanda Arrieta idazlearekin.

Gauza asko kontatu zizkigun, bere lan batzuk erakutsi eta hitz-jolasak egin genituen ere.





Bere liburu hau gomendatu nahi dizuegu:



                                                      NITAZ AHAZTU DIRA
                                          Idazlea: YOLANDA ARRIETA
                                             Marrazkilaria: EIDER EIBAR
                                                           Argitaletxea: EREIN




Gogoratu esan zizkigun hitzak:

ADI-ADI BIZI BAZARA, IZANGO DUZU ZER KONTATUA

Argazki gehiago KLIK! orrialdean ikus ditzakezu.



2015(e)ko martxoakren 8(a), igandea

NOR DA CLARA CAMPOAMOR?


Martxoaren 8an, EMAKUMEAREN EGUNA ospatzen dugunez, emakumeen alde borrokatu zuen emakume bat gogora ekarri nahi dugu.

Clara Campoamor izan zen Espainian 

emakumeek boto eskubidea izan 

zezaten lan handien egin zuena. 



Liburu honek Clara Campoamorren bizitza kontatzen du Amaiak bere ikaskideekin Madrilera egiten duen bidaiaren bitartez. Hara iristean ezagutuko dute nor izan zen Campoamor: Margarita Nelken eta Victoria Kentekin batera, Espainiako Errepublikako Parlamenturako hautatu zuten lehen emakumea izan zen. Garaiko gorabehera guztietan egon zen, atzerrira joan behar izan zuen eta Suitzan hil zen 84 urterekin.



CLARA CAMPOAMOR DONOSTIAN



Clara Campoamor Madrilen jaio zen 1888an, baina Donostian lurperatu zuten 1972an hil zenean, berak hala eskatu baitzuen. Polloeko hilerrian ikus dezakezue bere hilobia.










Benta Berri auzoko plaza batek bere izena du eta bertan Dora Salazar eskultoreak egindako eskultura bat ikus dezakegu.
Eskuan duen liburuan irakur daiteke:
"EMAKUME BAT, BOTO BAT"

2015(e)ko martxoakren 2(a), astelehena

PELLO AÑORGA IKASBIDE MEDIATEKAN



DENOK EZBERDIN, 
DENOK BEHARREZKO

Halaxe adierazi zigun Pello Añorgak ipuin zoragarri hauen bitartez

IZUGARRI gustatzen zaizkigu!




Bai saio dibertigarria izan genuena 3. mailako ikasle eta irakasleok!






Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...