2014(e)ko abenduakren 15(a), astelehena

EGUBERRIAK AINTZINEAN, IKASLEEN AHOTAN

Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozolaren EGUBERRIA liburuan oinarrituz, lan interesgarria egin dute Ikasbideko ikasleek.
Istorio politak ikusi eta entzun nahi badituzu KLIK EGIN irudian.


2014(e)ko abenduakren 11(a), osteguna

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


Ibone Uribelarrea naiz, 4. mailakoa.
Nur eta alfonbra hegalaria gomendatu nahi dizuet fantasia asko duelako eta nahi dudalako besteek ere irakur dezaten.

Nur Damaskora doa eta han bere lehengusuekin gelditu eta bazkaldu ondoren kalera joaten dira, Damaskoko azokan denda batera joaten dira eta han gizon batek istorio bat kontatzen die. Hurrengo egunean hara joan eta gizona ez dago! Nur eta lagunek kaxa bat eta giltza bat aurkitzen dute, zer gertatuko ote da?




Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Marrazkilaria: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein

2014(e)ko abenduakren 8(a), astelehena

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


Kaixo! Ana Mátyás naiz, 6. mailakoa. Primer curso en Torres de Malory irakurri dut eta izugarri gustatu zait.

Darrell, 12 urteko neska bat da Torres de Malory-ra joango dena ikastera. Han bere gelako neskak ezagutzen ditu eta badaude 3 neska berri ere. Darrelli asko gustatzen zaio Torres de Malory eta lagunak egiten ditu.Trimestrea bukatu arte gauza asko gertatzen dira Torres de Maloryin...

Nire ustez , oso polita da eta niri gustatuko litzaidake beste batzuk ere liburu honekin disfutatzea eta asko gustatzen bazaizue badago bilduma bat.


Idazlea: Enid Blyton
Irudigilea: Enrique Lorenzo
Argitaletxea: RBA


2014(e)ko abenduakren 2(a), asteartea

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA



Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
Ikasbideko Mediatekak egun honekin bat eginik, ikasle askoren artean egindako bideoa eskaini nahi dizue.

EUSKARAZ EGIN
 LAGUN GUZTIEKIN!




ZEIN DA GUSTUKO DUZUN EUSKARAZKO HITZA?



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...