2014(e)ko azaroakren 24(a), astelehena

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA



Azaroaren 25ean GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA ospatzen da.
Gure liburutegian aurkitu ditzakezuen hiru liburu polit hauek gomendatzen dizuet:




           
                   



Carlotak, hamalau urteko neskak, bere urtebetetze egunean bere mugikor berria espero zuenean, egunkari more bat jasotzen du. Azkenean pentsatu zuena baino hobea zen. Egunkari feministia bat egitea erabakitzen du bere amonak proposatua eta e-mailez jasotzen ditu mundu guztiko nexken egoera ikaragarriak matxismoaren kontura. Beste aldetik, bere bizitza eta inguruan ikusten duen matxismoa azaltzen ditu. Gaur egun, nola emakumeak  gizonen menpe bizi garen nahiz eta emakumeok ez konturatu. Bere anaiak lagunduta egunkaria betetzen dijoa. Bere eskolan gertatutakoak ere azaltzen ditu, maiteminak, haserreak… Egunkaria aurrera segitzen duen  bitartean ideia berriak sortzen zaizkio, elkarte bat sortzen dute, ERINAE izenekoa, manifestaldiak egiten dituzte emakumearen alde eta hurrengo  pausua mundu guztiak bere elkartearen berri edukitzea da. Horretarako Carlotak bere liburua kaleratzeko asmoa du… Carlotaren egunkari morea.


IRAKURTZERA!!!

2014(e)ko azaroakren 21(a), ostirala

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU

         

Kaixo, June Villarreal naiz eta 4. mailan nago. OTTOLINE ESKOLARA DOA liburua gomendatu nahi dizuet.

Ottoline eta Munroe jauna egunero bezala Pettigrew parkera joan ziren dordokei jaten ematera.Ottolinek lagun berri bat egiten du, Cecily du izena eta Ottolinek erabakitzen du eskolara joatea eta eskola oso arraroa egiten zaio.
Asko gustatu zait eskolan Munstroak bezalako jendea agertzen delako.





Idazle eta marrazkilaria: Chris Riddell
Argitaletxea: Ibaizabal

2014(e)ko azaroakren 17(a), astelehena

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, Itxaso Urkiola naiz eta liburu hau irakurri dut: Pobreak gara, eta zer?

Aita eta ama lanik gabe gelditu dira biak batera eta pobreak bihurtu dira. Neskak Hansel eta Gretel ipuina irakurtzen du eta uste du gurasoek abandonatuko dutela, ipuinean bezala.
Niri asko gustatu zaidalako gomendatu nahi dizuet.






Idazlea: Xabier Mendiguren
Irudigilea: Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar

2014(e)ko azaroakren 11(a), asteartea

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, Nahia Rouget naiz, 6. mailakoa. DIARIO DE NIKKI liburua gomendatu nahi dizuet.
Liburua nire adineko neska bati gertatzen zaizkion gauzei buruz doa. Niri asko gustatu zait interesgarria eta dibertigarria delako eta niri gertatu ahal zaizkidan gauzak gertatzen direlako. Greg-en egunkaria gustatu bazaizu, seguraski hau ere gustatuko zaizu.




Idazlea eta irudigilea: Rachel Renée Russell
Argitaletxea: RBA

2014(e)ko azaroakren 5(a), asteazkena

HARKAITZ CANO, EUSKADI LITERATUR SARIA 2014

Harkaitz Cano idazle gipuzkoarrak Euskadi Literatur Saria irabazi berri du ORKESTRA LURTARRA istorio dibertigarriarekin.
Animatu zaitezte irakurtzen!





Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.

Testua: Harkaitz Cano
Marrazkiak: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...