2014(e)ko ekainakren 20(a), ostirala

UDAN ERE IRAKURTZEN GOZATU!


 GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK

Ikasturte amaiera iritsi da. Gogor lan egin ondoren merezitako oporrak.

Udan denetarako denbora izango dugu, irakurtzeko ere! Hondartzan, piszinan, balkoian, zelaian edo egun euritsu horietan etxean goxo-goxo...


Blog honetako IRAKURKETA GIDAK atalean aurki ditzakezu UDARAKO GOMENDIO FRESKAGARRIAK.


UDAN ONDO PASA ETA DATORREN IKASTURTEAN LIBURUTEGIAN ELKAR IKUSIKO DUGU!

2014(e)ko ekainakren 18(a), asteazkena

4. MAILAKO IKASLEAK: IRAKURLE AMORRATUAK


 4.mailakoek irakurketarako joku bat egin

dugu. Joku honetan liburuak irakurriz joan

ahala laukitxo bat aurreratzen zenuen, hau

da: jokua okaren antzekoa zen. Helmugara 

iristeko 15 liburu irakurri behar zenituen.


Iritsi garenok hauek izan gara:

LH4Akoak Ane, Edurne eta Telma eta 

LH4Bkoak, oraingoz, Julen, Nora, Martxel 

eta Naia.








Udaran irakurri nahi? Hona hemen irakurle amorratu hauen gomendioak:




2014(e)ko ekainakren 15(a), igandea

MALETA IBILTARIEK BIDAIA BUKATU DUTE




Gure maleta ibiltariek ibilbide luzea egin dute; izan ere, 3. mailako ikasle guztien etxeetan egon dira. Orain berriz ikastolara bueltatu dira eta guraso eta ikasleek adierazi digutenez, asko gustatu zaie ekintza hau. Eskerrik asko denoi zuen partaidetzagatik!




2014(e)ko ekainakren 5(a), osteguna

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


Kaixo ni Olia naiz eta LH6B gelan nago.
Nik las Crónicas De La Torre bilduma gomendatzen dut, Laura Gallegok idatzita.
Bilduma horretatik La maldición del maestro gomendatzen dut, oso dibertigarria delako, tentsioan jartzen zaitu eta misterio eta sekretu asko dauzkalako liburuak



Egilea: Laura Gallego García
Argitaletxea: SM

2014(e)ko ekainakren 2(a), astelehena

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, ni Maria naiz eta gomendatzen dizuet LAURA Y EL CORAZÓN DE LAS COSAS liburua, oso polita da.
Niri gustatu zait inoiz ez dudalako ikusi horrelako libururik, neskatila honek gauzak familia bat bezala ikusten dituelako.
Agur eta espero dut zuen gustukoa izatea.


Egilea: Lorenzo Silva
Irudigilea: Jordi Sabat
Argitaletxea: Destino
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...