2014(e)ko apirilakren 29(a), asteartea

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, gu Saioa eta Uxue gara eta gomendatzen dizuegu ARREBA TXIKI BAT DUT, ETA ZER? liburua hartzea, oso polita da.

Mutil batek esaten dio bere lagunari arreba bat edukitzea oso txarra dela, ikusiko duzue zer gertatuko den aurrerago.

Agur eta espero dugu zuen gustukoa izatea.


2014(e)ko apirilakren 21(a), astelehena

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA DONOSTIAN


APIRILAREN 23an LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA da.
Hau dela eta, DONOSTIAKULTURAk ekintza interesgarri eta dibertigarriak antolatu ditu:

HAURRENTZAT:

12:00tan ILUSTRAZIO TAILERRA (6-10 urte). BAKEA MARGOTZEN, AITZIBER ALONSO irudigilearen eskutik.
(informazio +)

17:00etan MIRRI ETA TXIRIBITON, ZENBAT BURU HAINBAT LIBURU
(informazio +)

2014(e)ko apirilakren 11(a), ostirala

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU





Ni Beñat naiz eta Tarzan liburua gomendatzen dizuet, abenturazkoa delako eta oso marrazki politak dituelako.
Irakurtzen baduzue oso ondo pasako duzue.


2014(e)ko apirilakren 2(a), asteazkena

2014 HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Urtero, herrialde bateko ilustratzaile ezagun batek kartel bat egiten du eta idazle famatu batek munduko umeei mezu bat idazten die. Aurten MUNDUKO HAURREI GUTUNA goiburua duen kartela sortu dute Irlandako Siobhán Parkinson idazleak eta Niamh Sharke ilustratzaileak.


2014KO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO MEZUA

Irakurleek sarri galdetzen diete idazleei euren istorioak nola idazten ote dituzten -non sortzen dira ideiak? Nire irudimenean, erantzuten du idazleak. A, noski, erantzun ohi du irakurleak. Baina, non dago zure irudimena, nolakoa da eta egia al da guztiok dugula bat?
Tira, erantzun ohi du idazleak. Nire buruan dago, noski, eta, irudiz eta hitzez osatuta dago, eta oroitzapenez eta beste istorio batzuen arrastoez eta hitzez eta gauzen zatiez eta melodiez eta pentsamenduz eta aurpegiz eta munstroz eta formez eta hitzez eta mugimenduz eta hitzez eta olatuz eta arabeskoz eta paisaiez eta hitzez eta lurrinez eta sentimenduz eta kolorez eta errimez eta karraskatxoz eta txistuz eta zaporez eta energia leherketez eta asmakizunez eta haize leunez eta hitzez. Hori guzti hori hor barruan biraka eta kantuan eta kaleidoskopio baten antzera jokatzen eta flotatzen eta esertzen eta pentsatzen eta burua hazkatzen.
Jakina, guztiok dugu irudimena... (Gehiago irakurri)

IKASBIDE IKASTOLAN ERE OSPATUKO DUGU

BERTAN UTZI ETA IRAKURRI   
Denok irakurtzera!

ANDERSENEN IPUINEN KONTAKETA   Ikasle, guraso, aitona eta irakasleen eskutik!!

ERAKUSKETA IKUSGARRIA                  Bisita gidatuak!!!      





Irakurri eta ondo pasa!




Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...