2014(e)ko otsailakren 24(a), astelehena

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU




Kaixo lagunak, gu Maren eta Naia gara. Guinness World Records liburuak gomendatzen dizkizuegu oso interesgarriak direlako. Liburuan inoiz ez ikusitako gauzak agertzen dira. Urtero liburu berri bat ateratzen dute.

2014(e)ko otsailakren 21(a), ostirala

HANS CHRISTIAN ANDERSEN

Badakizuenez, apirilaren 2an, HAUR LIBURUAREN EGUNA ospatuko dugu. Egun honetan Hans Christian Andersen ipuin egile handiari gure omenalditxoa egingo diogu.

Badakit gela guztietan oso lan politak prestatzen ari zaretela, horregatik mural hau egin dizuet zuen lanetan laguntza txiki bat izateko.

 Klik egin irudian muralaren informazioa ikusteko

2014(e)ko otsailakren 19(a), asteazkena

AGUR, MIREN AGUR.... MEABE


Gaur Miren Agur Meabe idazle famatuak bisita egin digu IKASBIDE ikastolako liburutegian.

Aldez aurretik, 4. mailako geletan berak idatzitako liburu hau irakurri dugu:
"Nola zuzendu andereño gaizto bat"

Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Maria Espluga
Argitaletxea: Giltza (Edebé)

eta galdera piiila bat egin diogu.

Gauza interesgarriak kontatu dizkigu, adibidez:
Gustuko janaria: pizza eta langostinoak plantxan
Gustuko edaria: ura, laranja zukua eta ardoa (langostinoekin bakarrik)
Gustuko kolorea: morea
Gustuko eguraldia: euria, kalean oso jende gutxi ibiltzen delako
Gustuko paisaia; hondartza udazkenean, hutsik dagoenean


Idaztea mendira igotzea bezala da. Hasieran ilusioz eta indarrez hasten zara, baina bidean izaten dira aldapa gogorrak eta oztopoak.
Idazten duenean gozatu egiten du, baina sufritu ere bai. Asko kostatzen da liburu bat idaztea, esfortzua eta denbora.

Bukatu duenean ordainsaria eskatu digu. Badakizue zer?
ABESTI BAT kantatzea!!
Eta guk oso gustura ARRATSALDE HONETAN abestu diogu.

ESKERRIK ASKO, MIREN AGUR!



2014(e)ko otsailakren 17(a), astelehena

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU





Nerea naiz, eta OTTOLINEren liburuak gomendatzen dizkiot abenturak bizitzea gustatzen zaionari.
Ottolineren liburuak Chris Riddellek idatziak eta marraztuak daude. Ottolinek eta Munroe jaunak hainbat abentura bizi izan dute, gurasoak bidaian dabiltzan bitartean. Batean eskolara doa, beste batean Norvegiara doa eta baita kateme horia harrapatzen du. 



2014(e)ko otsailakren 14(a), ostirala

SAN VALENTIN EGUNEAN, LIBURU BAT


¿QUÉ ES EL AMOR?
Emmak maitasuna zer den jakin nahi du. Beraz, amari, aitari, amonari eta aitonari galdetzen die. Baina lau erantzun desberdin jasotzen ditu. Hau nahaste-borrastea! Lortuko al du Emmak maitasuna zer den jakitea?

Umorez eta xarmaz beteriko liburua.


Idazlea: DAVIDE CALI
Irudigilea: ANNA LAURA CANTONE
Argitaletxea: EDELVIVES


2014(e)ko otsailakren 11(a), asteartea

2014ko OTSAILAREN 11, INTERNET SEGURUAREN EGUNA


Aurtengo leloa "Denon artean Internet hobea egin dezakegu"

GOGORATU: internet erabiltzen duzunean izan zaitez arduratsua. Datu pertsonalik ez eman eta ezer ez deskargatu guraso edo irakasleei galdetu gabe.


Reda eta Netok, bideo honetan, zerbait irakasten digute.


2014(e)ko otsailakren 6(a), osteguna

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU



Ni Aloña naiz eta gomendatzen dizuet MAKILAKIXKI ipuina irakurtzea, super polita da.
Marrazkiak oso politak dira. Ipuinean makil magikoak ostalari lapurrari zigorra ematen dio.
Oso ondo pasako duzue!


2014(e)ko otsailakren 3(a), astelehena

ONGI ETORRIAK!

Gaurtik aurrera Ikasbide Ikastolako Liburutegia handiagoa izango da, blog honen bidez, ordu eta leku gehiagotan entretenitzen eta informatzen jarraitu ahal izango duzue eta.

Hauxe da gure LIBURUTEGI BIRTUALA!

Espero dut bisita asko egingo dizkidazuela eta zuen ideia eta iradokizunekin parte hartuko duzuela.

Dagoeneko zuek ondo moldatzen zarete liburutegian, ezta? Uste al duzue Mister Bean ere ondo moldatuko dela?


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...