2021(e)ko apirilakren 23(a), ostirala

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Gaur, apirilaren 23an, LIBURUAREN EGUNA ospatzen dugu.

Hori dela eta, ikastolan, aste osoan, egunero goxo-goxo irakurtzen denbora tarte bat ematen dugu.

Aurten GIANNI RODARI handiari eskaini nahi diogu gure ospakizuna. Horregatik, eskola osoan irakasle nahiz ikasleek ipuin zoragarriak elkarri kontatuko dizkiote.

LIBURUAREN EGUN ZORIONTSUA PASA EZAZUE ETA FAMILIAN IRAKUR EZAZUE!!

BIDEO HONETAN, GURE OPARITXOA


2021(e)ko apirilakren 2(a), ostirala

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 


Irakurtzen dugunean, gure gogoak hegan.
Idazten dugunean, gure hatzak kantan.

Hitzak danbor-hots eta txirulak dira orrialdean,
txori kantariak hegaldaka eta elefanteak tronpeta jotzen,
ibaiak isurian, ur-jauziak erortzen,
tximeletak jirabiraka
zeru goian!

Hitzek dantzara gonbidatzen gaituzte…
erritmoak, errimak, bihotz-taupadak,
apatx- eta hego-hotsak, ipuin zahar eta berriak,
fantasiazkoak eta errealak.

Etxean goxo zaudela
edo lasterka zoazela mugen gaindi
lurralde berri eta hizkuntza arrotz baterantz,
zureak dira istorioak eta poemak.

Berbak partekatzen ditugunean, gure ahotsak
etorkizunaren, bake, alaitasun
eta adiskidetasunaren musika,
itxaropenezko melodia,
bihurtzen dira.

Margarita Engle-tiko idazkia
Roger Mello-ek Ilustratuta
Itzulpena: Iñaki Mendiguren


2021(e)ko martxoakren 8(a), astelehena

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA: EMAKUMEAK LIBURUETAN

 Gaurko eguna ospatzeko gure liburutegiko sarreran EMAKUMEAK izeneko erakusketa ikus dezakezue.

Bertan, emakumeen lan interesgarria azaltzen duten liburuak daude: emakume idazleak, emakume ilustratzaileak, emakume protagonistak eta emakume apartak.

Zatoz, liburuak hartu eta gozatu! Zorionak emakume guztioi!!









2021(e)ko otsailakren 11(a), osteguna

OTSAILAREN 11, EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

 2016 urteaz geroztik, EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN EGUNA ospatzen da, zientzia eta teknologian aurrera egiteko lan egin duten emakume guztien omenez.

ALEJANDRIAKO HIPATIA lehenengo emakume zientzialaritzat hartzen da, emakume aparta benetan.


Liburu honetan Hipatiari buruzko datu batzuk aurkitu ditugu. Hemen hasiera besterik ez dizuegu jarri.

Eta beste emakume asko azaltzen dira. Animatu irakurtzera!



2021(e)ko otsailakren 1(a), astelehena

CHARLES CHAPLIN-en "THE KID" pelikulak 100 urte bete ditu

 

Charles Chaplin, zine zuzendari eta aktore handiaren pelikula famatuenetarikoak 100 urte beteko ditu otsailaren 6an.

1921ean filmatu zuen eta emozioz beterik dago, horregatik ez da inoiz modaz pasako.

Pelikularen argumentua abandonatutako ume bati buruzkoa da. Charlot-ek adoptatuko du eta hortik aurrera biok abentura parregarriak zein negargarriak biziko dituzte.

Pentsatu dezakegu filme honetan Chaplinen haurtzaroko bizipenak agertzen direla. Gehiago jakin nahi baduzu bere bizitzari buruz irudian ikusten duzun liburua eskuratu dezakezu eskolako liburutegian.

Eta pelikula ikusteko gogoa piztu bazaizu, hemen daukazu. Ondo pasa!


2021(e)ko urtarrilakren 31(a), igandea

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU

 Kaixo, gaur 3. mailako bi lagunek gomendio dibertigarri hau ekartzen digute:

JOEMAK ETA POLASAK

Iñigo Astiz-ek idatzita eta Maite Mutuberriak ilustratua.

Elkar-ek argitaratua.


2021(e)ko urtarrilakren 25(a), astelehena

JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN HIZKETAN

Duela aste batzuk Juan Kruz Igerabide idazleak bisita egin zigun eta 5. mailako ikasleekin bi saio interesgarri egin zituen: galderak erantzun, ipuinak kontatu...

Hitz egindakoa ez ahazteko, hemen aurkituko duzue 5. mailako ikasle batzuk egin duten laburpena. Entzun, entzun!

2020(e)ko abenduakren 17(a), osteguna

EGUBERRI ON! GOMENDATZEN DIZUEGU...

 Eguberriak bertan ditugu eta gure ikastolan oporrak. Etxean goxo-goxo irakurtzeko momentu ona. Hemen dituzue Bizkaiko liburuzainek bidali dizkiguten gomendioak.



URTE BERRI ON!!
BESARKADA HANDI BAT DENONTZAT!

2020(e)ko urriakren 25(a), igandea

URRIAREN 24, LIBURUTEGIEN EGUNA

 


Urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatu ohi dugu. Jakin nahi baduzu ospakizun honen arrazoia KLIK egin irudian.

2020(e)ko urriakren 15(a), osteguna

2020(e)ko urriakren 4(a), igandea

IN MEMORIAM

Duela egun gutxi bi idazle zoragarri hil egin dira. Hona hemen gure oroimena.

SAM MCBRATNEY


EZETZ ASMATU ZENBAT MAITE ZAITUDAN liburuaren egilea.




MAFALDA komikien egilea.






SAM, QUINO, 💔



2020(e)ko ekainakren 19(a), ostirala

LASTER ARTE ETA... UDAN ERE IRAKURRI




Ikasturte arraro honetako amaiera iritsi zaigu, baina udaran irakurtzen goza dezakegu.
Irudian klik egiten baduzue, liburuen gomendioak aurkituko dituzue.

Eta gomendio gehiago ikusi nahi izanez gero, IRAKURKETA GIDAK orrian aurki ditzakezue.

IRAILEAN ELKAR IKUSIKO DUGU

OPOR ONAK PASA!!!

2020(e)ko ekainakren 17(a), asteazkena

KALAKATSU ALDIZKARIA 2. ALEA

5. mailako neska-mutil jator eta langileen talde batek Kalakatsu aldizkariaren 2. alea argitaratzea lortu zuen itxialdia baino lehen.
Hemen duzue argitalpena denok disfrutatzeko.
Zorionak, erredakzio taldea!!

2020(e)ko ekainakren 7(a), igandea

GURE GUSTUKO IPUINAK: AMELIAK TXAKUR BAT NAHI DU

KAIXO! GAUR IPUIN HAU KONTATUKO DIZUET: AMELIAK TXAKUR BAT NAHI DU.

TIM BOWLEY-REN TESTUA ETA ANDRÉ NEVES-EN MARRAZKIAK DITU LIBURUAK. PAMIELA-KALANDRAKAK ARGITARATU DU.

ERRAZA AL DA GURASOAK KONBENZITZEA TXAKUR BAT IZATEKO? AMELIA SAIATUKO DA...

 

ETA ORAIN JOLASTU NAHI DUZUE?

2020(e)ko ekainakren 3(a), asteazkena

MAITE DITUGUN IPUINAK: UNTXITXO TXURIA

KAIXO, LAGUNAK! JAKIN NAHI DUZUE ZER GERTATU ZITZAION UNTXITXO TXURIARI?

LIBURU HAU XOSE BALLESTEROS-EK IDATZI ZUEN ETA OSCAR VILLAN-EK EGIN ZITUEN IRUDIAK. GAINERA, SARI BAT EMAN ZIOTEN IRUDI HAUENGATIK!

IKUSI ETA ENTZUN!!



ETA ORAIN MEMORIA JOLAS BAT. SAIA ZAITEZ!

2020(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

IRAKURKETA TXOKOA: ARRAROA... eta gehiago

Kaixo, gaurko ipuina, ARRAROA. Ez dakit arraroa irudituko zaizuen, esango didazue.
Ipuinaren ondoren, olerkitxo zoroak eta asmakizunak.
Gozatu liburuekin!



2020(e)ko maiatzakren 26(a), asteartea

29 IPUIN ZORO.... ETA GEHIAGO

Kaixo, gaur txoko honetan oso idazle xelebrea gogora ekarri nahi dizuet: Ursula Wölfel. Bere ipuinak munduko hizkuntza askotan irakur daitezke, euskaraz ere bai.
Ipuinaren ondoren, olerkiak eta asmakizunak.
Ondo pasa!!


Eta ipuin bat gutxi iruditu bazaizue, hona hemen beste hiru.

2020(e)ko maiatzakren 21(a), osteguna

MAITE DITUGUN IPUINAK: NEU NAIZ EDERRENA

KAIXO!! GAUR MARIO RAMOS-EN IPUIN BAT, SUPER SUPER POLITA!
NEU NAIZ EDERRENA
HAINBESTE GUSTATZEN ZAIGUNEZ ETA HAINBESTE ALDIZ IRAKURRI DUGUNEZ, OSO ZAHARTUA DAUKAGU LIBURUA, BAINA EZ DU INPORTA.

EA NOR ANIMATZEN DEN MARRAZKI BAT BIDALTZEN!!



ENEKO BERRIZ ANIMATU DA MARRAZKI BAT EGITEN!!
ESKERRIK ASKO, ENEKO!!

2020(e)ko maiatzakren 20(a), asteazkena

IRAKUR-TXOKOA: TXERRITXO

Gaurko ipuina, TXERRITXO. Arnold Lobel-ek testua eta irudiak egin zituen. Pamiela-Kalandraka-k argitaratu du.

Horrela hasten da TXERRITXO:



Bukaera irakurtzeko gogoa? Animo, txapeldunak!


2020(e)ko maiatzakren 15(a), ostirala

ERROTARIAREN TXAKURRA ETA TXORI KANTARIA 2. zatia

Aurreko astean agindu bezala, hemen duzue ipuinaren bukaera. Eta ipuina eta gero, zerbait gehiago.
Ea zuetako batzuk idazten didazuen!

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...