2016(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

SALBA DITZAGUN ESKOLA LIBURUTEGIAK


Duela 20 urte ACEX Programa sortu zen. Programa honek, eremu desberdinak ditu, haien artean ESKOLA LIBURUTEGIAK. Gipuzkoan 65 ikastetxe publiko baino gehiagotan bideratu da programa, nahiz eta ez guztietan baldintza berberetan. Honi esker, eskola publiko horietan, bertako irakaslea den liburutegi arduradun bat izan dugu urte hauetan.
Hezkuntza Sailak 2016-17 ikasturterako, kolpe batez ezabatuko ditu aurtengo ikasturtean lanaldi erdiz aritu izan diren ikastetxeetako liburutegi arduradunen lanpostuak. Ondorioz, datorren ikasturtean Gipuzkoan 30 eta Bizkaian 60 liburutegi itxiko dira eta, urte gutxitara, eskola liburutegi guztiak desagertuko dira, erosi eta katalogatutako milaka liburuekin, beste milaka asmo eta ametsekin batera.

ESKOLA LIBURUTEGIEN ALDE SINATU
El Casal ikastetxeko Burdin Guraso Elkarteak eskola liburutegiak babesteko sinaduren bilketarako ekimen bat martxan jarri du. Mesedez, ondorengo estekan klik eginez zure sinadurarekin lagundu ezazu:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...