2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

IKASBIDEKO BI IKASLE KOLDO MITXELENA SARIETAN AIPATUAK





Poz handiz jakin dugu MANEX ARANZADI eta GORKA LAMAS ikasleak Koldo Mitxelena sarietan aipatuak izan direla.
ZORIONAK BIOI!!!

Eta meriturik ez zitzaiela falta frogatzeko, hemen irakur ditzakezue haien lanak:








MANEXEN OLERKIAK

Txorien hegaldia

Txoriak hegan,
jaioberriak habian
ikasten hegan.
Haizeak txoriak eramaten;
Zabalegin denak elkartzen.


Ohe gaiztoa

Uffff! Azkenik atera naiz
preso eduki nauen ohetik.


GORKAREN IPUINA

Aitor Goromendiren istorioa

Bazen behin Aitor Goromendi izeneko mutiko bat, jatorra, ile horiko eta begi urdinekoa zen. Euskal Herrian bizi zen, hamar urte zituen Euskal Herritik joan zenean, Guda zibilarengatik. Guda zibilaren hasieran Erresuma Batura joan ziren bere gurasoak eta Aitor. Aita zientzialaria zen eta ama okina. Aitak Erresuma Batuan ez zuen zientzialari lanik aurkitu eta liburuzain bezala aritu zen.

Norbegian zientzialari lana zegoela abisatu zioten. Orduan, Oslora joan zen. Aitor, ikastola berri batera joan zen, lagun berriak, hizkuntza berria… ezagutu zituen. Aitak bazekien hizkuntza, Euskal Herrian Norbegiako lagunak zituelako. Han urte batzuk egon ziren. Han zeudela, guda zibila bukatu zela enteratu ziren eta bueltatzeko aukera zutela, Bueltatzeko prest zeudenean, enteratu ziren bere familia guztia hilda zegoela. Urte batzuetara Norbegia naziek konkistatu zuten.

Orduan, Suediera abiatu ziren. Berriz ere, Aitor ikastola berri batera joan zen. Aitak zientzialari lana aurkitu zuen, baina hizkuntzaren arazoa izan zuen. Naziak judutarrak atxilotzen hasi ziren. Hasieran erraza zen judutarrak Danimarkatik Suediara eramatea, baina gero zailtzen joan ziren gauzak., Txakurrak erabiltzen hasi ziren, Suediako zientzialariek zerbait asmatu zuten judutarrak ez harrapatzeko. Trapu batean, untxi odola eta kokaina jarri zuten, horrela txakurrak despistatzen ziren. Horri esker judutar asko salbatu ziren eta Suedia ez zen inoiz menderatua izan. Aitor eta bere familia ez ziren inoiz bueltatu Euskal Herrira. Aitor 25 urterekin hil zen 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...