2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA



Azaroaren 25ean GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA ospatzen da.
Gure liburutegian aurkitu ditzakezuen hiru liburu polit hauek gomendatzen dizuet:




           
                   



Carlotak, hamalau urteko neskak, bere urtebetetze egunean bere mugikor berria espero zuenean, egunkari more bat jasotzen du. Azkenean pentsatu zuena baino hobea zen. Egunkari feministia bat egitea erabakitzen du bere amonak proposatua eta e-mailez jasotzen ditu mundu guztiko nexken egoera ikaragarriak matxismoaren kontura. Beste aldetik, bere bizitza eta inguruan ikusten duen matxismoa azaltzen ditu. Gaur egun, nola emakumeak  gizonen menpe bizi garen nahiz eta emakumeok ez konturatu. Bere anaiak lagunduta egunkaria betetzen dijoa. Bere eskolan gertatutakoak ere azaltzen ditu, maiteminak, haserreak… Egunkaria aurrera segitzen duen  bitartean ideia berriak sortzen zaizkio, elkarte bat sortzen dute, ERINAE izenekoa, manifestaldiak egiten dituzte emakumearen alde eta hurrengo  pausua mundu guztiak bere elkartearen berri edukitzea da. Horretarako Carlotak bere liburua kaleratzeko asmoa du… Carlotaren egunkari morea.


IRAKURTZERA!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...