2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 28. JAIA ERRENTERIAN


EKAINAREN 2an, ERRENTERIAN, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA ospatuko da.
Ekainaren 1ean hainbat ekintza burutuko dira Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiari harrera emateko. Jaia sei gunetan banatuko da.




EGITARAUA

Koldo Mitxelena. 11.00: Irekiera ofiziala. 15.00: Mindara, Juneren Hegoak eta Begisare elkarteen eskutik tailerrak.
Gamon Zumardia. 11.00-16.00: Baloreen inguruko egitasmo interaktiboa kioskoan. 12.00: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoenMusua ikuskizuna Agirre Lehendakariaren plazan. 16.00: Demode Quartet taldearen Epa Txikimusika ikuskizuna Agirre Lehendakariaren plazan. 18.00: Nogen taldearen kontzertua Agirre Lehendakariaren plazan.
Egun osoa: Eroski eta Euskaltel gunean kiosko inguruan.
Gernika plaza-Panier. Egun osoan: puzgarriak (euskal ludoteka, herri kirola, oihan tobogana, itsasontziak, txikitrena, barredora, jumping, car pista) eta jolas kooperatiboak.
Herriko Plaza. 13.00: eMe taldearen kontzertua. 15.00 Ene Kantakikuskizuna. 17.00: Izaki Gardenak taldearen kontzertua.
Foru Plaza. 12.00: Apaxi ipuin-kontalaria. 12.00: Tailerrak zapiekin. 13.00: Henna tailerra. 15.00: Perkusio tailerra. 17.00: Roberto White, txotxongiloak.
Ondartxo. 11.30: DJ Txurru eta DJ Burguete. 11.30: Ergometroak eta kale kirolak. 12.30: DJ Burguete eta DJ Txurru. 15.00: Dantza urbanoa. 16.00: Aneguria. Egun osoan: Grafiti erakustaldia, skate zirkuitua, arraun ikastaroa (adin txikikoak heldu batekin joan behar dute), erakusketak eta kale animazioa.

2019(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

OIHANE FERNANDEZ IKASBIDE MEDIATEKAN

OIHANE FERNANDEZ idazleak bisita egin digu eta 4. MAILAko ikasleekin TXOKOLATEZKO PASTELA liburuari buruzko elkarrizketa polita izan du. Benetan saio gozagarria, eskerrik asko, Oihane!


2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

INUIT TXIKIA

Kaixo! Orain LH 5Akoek beste ipuin polit bat eskaini nahi dizuegu: Pequeño Inuit, Patricia Geis-ek egina.
IKUSI, ENTZUN ETA GOZATU!!


2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

INUITEN MILA ZURIAK

Bazen behin Inuit bat... Mila Zuri ikusten zituenak... bere mundua ezagutu nahi?
Isabel Minhos Martins idazlearen eta Madalena Matoso marrazkilarearen eskutik album berezi hau aurkezten dizuegu LH 5Bko ikasleek.

Adi, amestu eta gozatu! 


2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

EGUBERRIETAN IRAKURRIZ GOZATZEKO

... eta 2019an ere irakurtzen jarraituko dugu. 
                 EGUBERRI ON!

Hona hemen Gipuzkoako eskola-liburuzainen gomendioak.


2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

URRIAREN 24an, LIBURUTEGIAREN EGUNA

Laster LIBURUTEGIAREN EGUNA ospatuko dugu. Girotzen hasteko, bideo eder hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.

"Los fantásticos libros voladores del S. Morris Lesmore" pelikula laburrak 2011. urteko laburmetrai onenaren Oscar saria irabazi zuen. Hainbesteko arrakasta lortu zuen, liburu bat argitaratu zutela.

Izenburua: Los fantásticos libros voladores del sr. Morris Lessmore
Idazlea: William Joyce
Marrazkilaria: William JoyceJoe Bluhm
Itzultzailea: Janell de la Rosa
Argitaletxea: Alfaguara

2018(e)ko ekainaren 22(a), ostirala

UDAN ONDO PASA ETA IRAKURRI!

BESTE IKASTURTE BAT BUKATU ZAIGU ETA URTERO BEZALA, LIBURUEN GOMENDIO BATZUEKIN NATORKIZUE.

GIPUZKOAKO ESKOLA-LIBURUTEGIEN GOMENDIOAK:





DONOSTIAKULTURAREN GIDA:




UDA ZORAGARRIA PASA ETA IRAILEAN BERRIZ ELKAR IKUSIKO DUGU!


IÑAKI SAINZ DE MURIETAREKIN HIZKETAN



Las aventuras de Kanide bilduma gomendatu nahi dizuegu. Dagoeneko 4 izenburu argitaratu dituzte.

Gaur, 4. mailako ikasle batzuk Iñaki Sainz de Murieta, bilduma horren idazlearekin, hitz egin dute eta oso interesgarria izan da.

Ikusi nahi duzue?


IÑAKI SAINZ DE MURIETA from Liburutegia Ikasbide on Vimeo.

2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

UDAKO LIBURUTEGIAK

EGUZKITEKA






KONTXAKO HONDARTZAN, EKAINAREN 15etik IRAILAREN 15 arte

EGUNERO 11:00 - 19:30
                    ARRATSALDEKO 5etan IPUIN KONTALARIA

URGULLEKO LIBURUTEGIA








UZTAILAREN 1etik ABUZTUAREN 31 arte, DAMEN BATERIAN.

2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

IKAS EZAZU ZEINU HIZKUNTZA



Gaur, zeinu hizkuntza ikasteko gomendio bat:

DACTILOGRAFÍAS
Egilea: JOAN FONTCUBERTA
Argitaletxea: KALANDRAKA




Zuk ere alfabetoa ikasi nahi duzu? Ikusi ba, bideo hau:

2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

PELLO AÑORGA IKASBIDE MEDIATEKAN


Joan den astean arratsalde polita pasa zuten 4. mailako ikasleek, Pello Añorgarekin hizketan. Gauza asko kontatu zizkioten elkarri eta oso gustora egon ziren (Augusto bezalaxe).


Nahi baduzue argazki gehiago ikusi, blogaren KLIK atalean aurkituko dituzue.




Ikusi nahi dituzue gure eskolako poetak?

2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

TXIKIPEDIA JAIO DA


TXIKIPEDIA 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da. 
Euskara garbi eta errazean idatzita dago eta eskolako beharretara egokitua.

Txikipedian edonork parte hartu dezake, baita zuek ere, irakaslearen laguntzarekin.



 KLIK EGIN IRUDIAN TXIKIPEDIAN SARTZEKO





2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

APIRILAK 23, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

GURETZAT EGUN HANDIA!!

GUK ASTE OSOA DARAMAGU LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN.


BERTAN UTZI ETA IRAKURRI

Ikastola osoan irakurtzen eta irakurtzen...







IRAKURKETA MARATOIAN 60 IRAKURLEK PARTE HARTU ZUTEN!






  BI ISTORIO ZORAGARRI 6. MAILAKO IKASLE BATZUK ANTZEZTUTA!







ZORIONAK ETA SEGI IRAKURTZEN!!

(ARGAZKI GEHIAGO LASTER LIBURUAREN EGUNA ORRIALDEAN)

2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

MARTXOAREN 21ean, POESIAREN EGUNA

Poesiaren astea ospatzeko hona hemen bi ekintza interesgarri eta dibertigarriak:

TXIMELETRAK AIRERA. XABIER OLASO.


AIETE KULTUR ETXEAN
MARTXOAREN 22an, 18:30ean.







XOMORROPOEMAK ETA PIZTIPOEMAK

LEIRE BILBAO eta MAITE MUTUBERRIA



ERNEST LLUCH KULTUR ETXEAN
MARTXOAREN 24an, 17:30ean.

2018(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena

OTSAILAK 21, AMA HIZKUNTZAREN EGUNA

Otsailaren 21ean AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.
Zer da ama hizkuntza? Umetan, 3 urte bete arte, ikasten den lehenengo hizkuntza da.
Urtero UNESCOk antolatzen du, kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatu asmoz.

TOSTA BANDA musika taldea 7 lurralde hauetako musikariek osatzen dute: Eskozia, Galizia, Frisia, Gales, Kornualles, Euskal Herria eta Irlanda.

2018(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

IRAKURKETA DIGITALAREN KLUBA: USOA, HEGAN ETORRITAKO NESKATOA

Martxoaren 9an Irakurketa digitalaren klubaren edizio berria abiatuko da, Donostiako Haur Liburutegi Nagusian. Aukera ona 4. eta 5. mailako umeak irakurketara modu ludikoan gerturatzeko. Tabletak lagun izango ditugu proiektuan.


Hilean bitan, ostiraletan. Martxoak 9 eta 23; Apirilak 13 eta 27; Maiatzak 11 eta 25. 18:30-19:30.
Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila)

Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, telefonoa).

2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


EL ANIMALARIO VERTICAL DEL PROFESOR REVILLOD

Idazlea: MIGUEL MURUGARREN
Marrazkilaria: JAVIER SÁEZ CASTÁN
Argitaletxea: FONDO DE CULTURA ECONÓMICA

Jolasteko liburu berezi bat da, animaliak nahastu daitezke eta izaki arraroak sortu, izen berri bat emanez izaki berriari. Adibidez, PINFANATION (pinguino-elefantea-sagua). Marrazkiak oso bereziak dira.

Dena gustatzen zait, testuak, marrazkiak, bukaerako orrietan datozen jokuak, etab.

Liburua gomendatzen dizuet oso oso oso berezia delako.

 GARI LH4


2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

BAKEAREN ESKOLA EGUNA

Bihar, urtarrilaren 30an, BAKEAREN ESKOLA EGUNA ospatzen da.
Hona hemen Bermeoko San Frantzisko eskolako liburutegian prestatutako webgune interesgarria.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...